top of page
SESTAO 2.jpg
EQUI es un estudio de arquitectura, diseño e interiorismo situado en Bilbao. El EQUIPO es la piedra angular, el EQUILIBRIO nos representa y la EQUIDAD es nuestra apuesta.
EQUI

Arkitektura gizarte osoarentzako zerbitzu bezala ulertu behar da. Horregatik, munduan EKITATEA ("EQUIDAD") egon dadin, gure apustu edo ekarpena erakunde humanitario ezberdinekin elkarlanean aritzea da. Gaur egun, EQUI-ko kideek “Saharar Herriari laguntza eskaintzeko Nuyum GKE” eta “BAKEA eta DUINTASUNA” Gobernuz Kanpoko Erakundeekin kolaboratzen dute.

OREKA ("EQUILIBRIO") da gure metodoaren adierazlea. Jakin badakigu proiektu orok zenbait parametro erantsi behar dituela eta horiek guztiek diseinuan modu zuzenean eragiten dutela. Ekonomia, pragmatismoa, programa, ingurunea, kultura, … dira gure proiektuak garatzeko behar dituzten zimenduak. Beraz, parametro hauei erantzuna emateko ikerketa izango da gure ahaleginak gidatuko dituen bidea, betiere era orekatuan diseinu bakoitzean.

TALDEA ("EQUIPO") gure emaitzen euskarria da. Kalitatezko zerbitzu bat eskaintzeko modurik hoberena, proiektu bakoitza aurrera eramango duten profesionalak zaintzea dela uste dugu. EQUI ekosistema bat da, non partaideen arteko lankidetza erreala nagusitzen den. Modu honetan, Taldearen inplikazioa modu esponentzialean hazten da bai diseinu bakoitzean eta baita eskainitako emaitzaren kalitatean ere, kide guztien esfortzu eta dedikazioa dela bide.

PROYECTOS
EQUIPO

           Bilbon kokatzen den arkitektura eta diseinu estudioa da eta aurretiaz egindako kolaborazio eta proiektuen emaitza da. Bulegoaren jarduera hasiberria bada ere, partaide bezala hainbat mugarri metatu dituzte aurreko bulegoetako kide fundatzaile gisa.

 

Egun bulegoa arkitekto profesional eta arkitekto teknikoz osatua dago.

EQUI es un estudio de arquitectura, diseño e interiorismo situado en Bilbao. El EQUIPO es la piedra angular, el EQUILIBRIO nos representa y la EQUIDAD es nuestra apuesta.

Ubay Calle

Jon Andoni Iparraguirre, Julen Quevedo eta Ubay Calle Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikotik (2015) Arkitektoak dira. Ikasle garaian, 2010-2011 urte bitartean, unibertsitatez kanpoko LEHIATU ekimena sustatu zuten, zeinari ikasle talde gogoangarri bat atxiki zitzaion. Ekimen hau zela medio, zenbait arkitektura lehiaketatan parte hartu zuten bulego ezberdinekin batera (FIARK, TOKI, Arquitécnica, LaSuma, I3) Miramon Parke Teknologikoan Energia Berriztatzaileen museoaren eraikuntzarako Donostiako “Kutxa Ekogunea” lehiaketan Lehen Saria lortu arte. 2013an, BAT arkitektura bulegoa ko-fundatu zuten arkitektura eta hirigintza zerbitzuak eskaintzeko xedearekin. 2015ean, titulazioarekin batera, BDT elkartea ko-fundatu zuten, higiezinen errehabilitaziorako enpresa eraikitzailea.

Amaia Fernández

Jon Andoni Iparragirre

Amaia Fernández Burgoseko Goi Eskola Politeknikotik (2013) Arkitekto Teknikoa da. Gainera, 2013 urtean zehar, Eraikuntza Ingeniaritzako Gradua eskuratu zuen eta horrez gain BAT-eko talde teknikoan sartu zen eta ondoren BDT-n (gaur egungo kideengatik ko-fundatutako bulegoak). Hiru urtetan zehar BAT arkitektura bulegoko Arkitekto Teknikoa izan zen eta baita BDT enpresa eraikitzaileak burututako lanen kostuen erantzukizuna hartu zuen, bere formazioa osatuz.

2016an EQUI studio ko-fundatzen dute lanbidea duin bihurtzeko asmoz, bere langileen zainketaren bidez, kalitatezko zerbitzuak eskaini ahal izateko proiektu eta honen zuzendaritzan arreta berezia ezarriz.

Proiektu talde bezala, beste batzuen artean ondorengoak bereizten dira:

 

-1. saria Kutxa Ekogunea Donostia 2012 (LEHIATU, Arquitécnica, La Suma)

-1. saria Santa Helenako uhartean 360 Etxebizitza eraikitzeko planean, Erresuma Batua 2013 (HUT!, BDT, BAT)

-2. saria Zarautz-ko espazio publikoak estaltzeko Hiri Aktuazio Planean  2014 (BDT, BAT, Iñigo Salaburu, Alvaro Arbina)

-Gauzatze Proiektuaren idazketa eta Obra Zuzendaritza Urretxindorra Ikastolan 2015-2017 (BDT, ARRUTIARK, BAT, Amaia Fernandez Garatze Obra Zuzendari moduan)

-1. saria Ortuellako 84 etxebizitzen Garatze Proiektua eta Obra Zuzendaritza burutzeko Lehiaketa Lizitazioa 2016 (BDT, BAT, Iñigo Salaburu, Martín García, Amaia Fernandez) 

-2. saria Bilboko Euskal Museoaren Klaustroa estaltzeko ideia lehiaketan 2017 (EQUI, I3)

-2. saria Ander Deuna Ikastolaren Batxilergo eta DBH-ko eraikinaren handipen lehiaketan 2017 (EQUI)

-1. saria Donostiako Easko eraikinaren birgaikuntzarako ideia lehiaketan 2017  (EQUI, BIEME)

-Ugao-Miraballes-eko HAPO-ren (Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren) idazketa 2017 (EQUI)

EQUI studio 

946 126 519

equi@equiestudio.com

Plaza Nueva 5

3 izda. dpto. 1

48005 Bilbao, Bizkaia

Aviso Legal

EQUI studio. s.coop.pequeña. © all rights reserved

bottom of page